Gure eskolako Gela egonkorra, Tximeleta gela, hezkuntza premia bereziko ikasleek osatzen dute. Bertan, espazio ezberdinak daude, hala nola, sukaldea, lan, liburutegi, informatika eta lasaitasun txokoa. Gelako helburua, ekintza eta espazio ezberdinak eskainiz, ikasleen beharrak asetzea eta autonomia garatzea da. Beraien egunerokotasunean pertsona aktibo eta autonomo izateko asmoz. Horretarako, txoko ezberdinez gain, kanpo ekintzak ere egiten dira. Hots, ikasleek herriko zerbitzu ezberdinak erabiltzen dituzte: udal liburutegia, dendak, plaza eta abar.
Gehitzekoa da ere, Tximeleta gelako ikasleek eskolako beste ikasleekin harreman zuzena dutela eta beraien beharrak eta konpetentziak kontuan izanda, eskolako beste geletan eta eskolako ekintza gehienetan parte hartzen dutela.