943 899 171    014520aa@hezkuntza.net

Agenda 2030

Ingurumenarekin arduratuta bizi gara. Egunerokoan  arduraz jokatzea, arduraz  kontsumitzea, ingurua zaintzea, argiak itzaltzea, ura neurrian erabiltzea, leihoak ixtea, ortua bizitzea…gure ikasleekin egunerokoan lantzen ditugun jarrerak dira, bizitzeko modua da.

Ermuko gainontzeko ikastetxeekin batera ENERGIAren gaia landu dugu A2030 programan.

Anaitasuna Ikastola · Agenda 2030
Anaitasuna_ikastola · San Martin

San Martin

Anaitasuna Ikastolan abillak gara herrian antolatzen diren ekintza kulturaletan parte hartzen. Asko eta asko dira, Ikastolako langileekin batera azoka prestatzen aktiboki parte hartzen dute familiak.

Ortuariak, gozoak, kosmetikako produktuak… etab luze batez betetako postu ederra antolatzen dugu..

Familien parte hartze zabala eta Ikastolarekin elkarlana ezinbestekoak dira San Martin azoka aurrera ateratzeko. Erabat boluntarioa izan arren esperientzia zoragarria izaten da, zinez!

ORTUA

Urteetan herriko beste talde batzurekin batera partekatzen dugun espazioan letxuga ederrak hazten zaizkigu! Ikastolako txikienak poz pozik ibiltzen dira erein-ureztatu-bedar txarrak kendu-ureztatu-uzta batu prozesuan lehen mailako baserritarren pare!

borobil ikur urdin iluna
BOROBIL_4