Anaitasuna Ikastola Haur eta Lehen Hezkuntzarako eskola publikoa da, D ereduan diharduena, eta Ermuko auzo ezberdinetako ikasleak biltzen dituena.
Honako ezaugarriak ditu:
- Ikastola publikoa gara, herriaren zerbitzura eta bere ingurunean errotua.
- Euskalduna: Hizkuntza nagusia euskara izanik, pertsona eleanitzak hezi nahi ditugu.
- Anitza: guztion eta guztiontzako eskola eraiki nahi dugu, aukera berdinak eskainiz eta jatorri ezberdinak kontuan hartuz, aniztasun ezberdinak (gizarte, kultura, jatorri, erliijo…) positiboki baloratu eta errealitatean murgiltzen saiatzen gara.
- Dibertsitatearen integratzailea: desberdintasun sozial zein pertsonalak konpensatzen ahalegintzen gara. Kalean zein eskolan, partaidetza eta hezkidetza bultzatzea da gure erronka, indibidualismoak eta lehiakortasunak alde batera utziz, elkartasuna eta talde lana sustatu nahi ditugu, eta gizartean oraindik ematen diren rol ezberdintasunak gainditzeko, ikasle kritikoak eta eraldatzaileak hezteko asmoa dugu.