Neska-mutilek garapenarekin batera, hizkuntza ere garatuko dute, komunikatzeko tresna nagusia bilakatuz. Adinean aurrera egin ahala, aurrerapauso handiak ematen dituzte hizkuntzaren erabilpenean, bai hiztegi mailan, eta baita gramatikaren sorkuntzan ere. Haurraren bakarrizketan kantuak, errimak eta bestelako hitz jokoek garrantzi handia hartzen dute. Haur hezkuntzako etaparen bukaera aurretik haurren hizkuntz erabilpenak helduaren antza handia hartzen du.
Helduok une egokiak sortu behar ditugu etxean zein eskolan kontatzeko, irakurtzeko eta hizkuntz jolasak erabiltzeko.