Apirilaren 2an, Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Berandu xamar bada ere, Anaitasuna Ikastolatik gure ekarpena egin nahi izan dugu. Horretarako, kolore ezberdinetako tximeleta bat irudikatu dugu patioan. Horrela, autismoa duen pertsona bakoitzak bere beharrak, interesak eta gaitasunak aurkezten dituela ikusarazi nahi dugu.
“Ikas dezagun mundu bakar batean bizitzen, existitzen den mundu bakarrean”.