HH 4-5 urteko ikasleek ilar eta letxuga haziak erein dituzte hazitegian. Hazkuntza azkartzeko eta baldintza egokiak sortzeko, film paperarekin negutegi txiki bat egin dugu. Egunero-egunero, landareen bilakaera gertutik ikusteko aukera izan dugu. Pixkanaka hazten joan diren neurrian, negutegia ere handiagotzen joan gara. Azkenean, landareak baratzera eraman ditugu, eta han bertan landatu dituzte ikasleek.





