Apirilaren 2an AUTISMOAREN KONTZENTZIAZIORAKO NAZIOARTEKO EGUNA izan zen. Egun honen helburua autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, inklusioa sustatzea eta gizartearen sentsibilizazioa areagotzea da. Oporraldian geundenez, beranduxeago bada ere, egun hau aldarrikatu nahi izan dugu. Hori dela eta, Anaitasuna Ikastolan, joan zen ostiralean, apirilaren 17an, lanketa desberdinak egin ostean, ikasle guztien parte-hartzearekin, patioan “tximeleta urdin bat” irudikatu genuen, autismoaren espektroko aniztasuna eta gizarte inklusibo baten aldeko aldarria sinbolizatuz.





