Txikia dela gure hizkuntza
esaten digute
baina gutako askoren
gorputzeko atal bat dela
ez dakite.
Txikiak direla gure pausoak
esaten digute
baina nirea zurearekin batuz
erraldoi bihur gaitezkeela
ez dakite.
Ermuan ikastetxe asko daudela
esaten dugu
baina Korrika Txikian
denak bat garela
badakigu.