2023ko Europako mugikortasunaren astea dela eta, bihar asteartea, irailak 19, arratsaldez, 14:30-16:00ak bitartean seigarren mailako ikasleek bizikleta-zirkuitu bat egingo dute Ikastolako patioan.
Kanpaina honen bidez, bai arduradun politikoak bai herritarrak sentsibilizatu nahi dira, garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dakartzan onurei buruz, bereziki garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak.