943 899 171    014520aa@hezkuntza.net

Haur hezkuntza

Ikasten duguneko lekua da eskola. Edozein leku izan daiteke, hala nola, etxea, kalea, mendia, itsasoa, parkea, zine aretoa, eta, beharbada, eskola.

J.Sarrionandia

2 URTEKO GELAK

2 urteko haurren ezaugarriak kontuan harturik bi espaziotan antolatzen dugu egunerakoa.

 

Mugimendu Autonomoa

Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da gure helburua. Haur Hezkuntzako ildo metodologiko nagusia mugimendu autonomoa da. Haurren interes eta jakin mina asetzeko aukera zabala eskaintzen diegu jolasa eta esperimentazioa ardatz harturik. Horretarako hainbat material dituzte eskua ekosistema ezberdinetan antolatuta.

 

Arte gela

Sormenerako espazioa.

 

Ametsen mundua

Ahozko hizkuntzarekin gozatzen jarraitzeko espazioa eta idatzizkorako hurbilpen bat.

 

 

Aska gunea

Beraiek protagonistak izanik, eguneroko bizitzako egoerak errepresentatzen dituzte barneko emozioak askatuz.

 

Esperimentazio gela

Matematika eta Zientziaren munduan murgiltzeko espazioa.

 

Eraikuntza gunea

Material ezberdin ugarirekin eraikitzeko espazioa.

 

Psikomotrizitatea

Mugitzeko plazerretik, pentsatzeko plazerrera.