Maiatzaren 29tik 30erarte (ostegunetik ostiralera), HH5eko haurrak Trinkete aterpetxera (Lekeitio) joango dira. Bertan hainbat ekintza egingo dituzte: kofradia bisitatu, arrain mota desberdinak ezagutzeko ariketak, mendi-buelta eta arraun egin, besteak beste.
Askorentzat, familiarengandik banantzen diren lehenengo aldia izango da, baina denentzat esperientzia ahaztezina. Ziur gaude primeran pasatuko dutela.
