Urriaren 17an, ostiralean Ermuko udal liburutegian izan ginen Lh3ko ikasle guztiak. Bisita gidatua izan genuen eta irakurtzeko eta mailegatzeko aukera ere izan zuten gure ikasleek. Herriak eskeintzen dizkigun zerbitzuei etekina ateratzeko helburuarekin egiten dira kanpo ekintza hauek. Ikasleentzako onuragarria izateaz gain dibertigarria izan zen.