Maiatzaren 17an LGTBIQ+FOBIAREN NAZIOARTEKO EGUNA izan zen. Egun honetan, lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual, queer eta gaineroko kolektiboko kideekiko gorroto, mespretxu, beldur edo diskrimizazio jarreren kontrako aldarrikapena egiten da eta Anaitasuna Ikastolako komunitate osoak honekin bat egiten du. Izan ere, LGTBIQ+fobiaren kontrako jarrera aktiboa izatea ezinbestekoa da, bizikidetza osasuntsu bat sustatzeko eta gizarte justu eta anitz bat eraikitzeko, norbanako bakoitza den bezalakoa onartu eta errespetatuz, bakoitzak askatasunez nahi duen moduan bizi, sentitu, eta maitatu dezakeelarik. Anaitasuna ikastolan, maiatzaren 18 an egin genuen bat aldarrikapen honekin “ZEU ZARENA IZAN ZAITEZ” lemapean. Gaiaren lanketa egiteaz gainera, Yogurina Borovaren bisita izan genuen. Hona hemen argazki batzuk:
Aniztasuna aberastasuna da!





