4.mailako ikasleek hiru asteko ikerketa egin dute lizunaren inguruan. Bost taldetan banatuta, ogi mota desberdinak aztertu dituzte hainbat baldintzatan: hozkailuan, hutsean sartuta, hezetasunean, giro lehorrean eta argirik gabe.

Egun hauetan, ogien bilakaera behatu, aldaketak erregistratu eta emaitzak alderatu dituzte, metodo zientifikoa praktikan jarriz.

Esperientzia honen bidez, ikasleek ikerketa-lana, behaketa eta talde-lana landu dituzte, zientzia gertutik ezagutuz eta ikasiz!