Hiru egun zoragarri igaro ditugu Bitxos Natura Ikasgelan, Marurin dagoen baserri eder batean. Naturaz eta animaliez inguratutako egun ahaztezinak izan dira!
Baserrian 150 animalia baino gehiago daude, eta aukera paregabea izan dugu haiengana hurbiltzeko, haiek zaintzeko eta haien inguruan asko ikasteko.
Hegazti harrapariak gertutik ezagutu ditugu, ukuiluak garbitzen lagundu dugu, animaliekin jolastu dugu eta haien eguneroko bizitza ezagutzeko aukera izan dugu. Esperientzia bakoitzak jakin-mina piztu eta naturarekiko errespetua eta maitasuna indartu dizkigu.
Barre, jolasez, ikaskuntzaz eta animalien konpainiaz betetako hiru egun izan dira.
Naturan ikasten, bizitzen eta gozatzen egon gara!





