Ingurumenarekin arduratuta bizi gara. Egunerokoan arduraz jokatzea, arduraz kontsumitzea, ingurua zaintzea, argiak itzaltzea, ura neurrian erabiltzea, leihoak ixtea, ortua bizitzea…gure ikasleekin egunerokoan lantzen ditugun jarrerak dira, bizitzeko modua da.
Ermuko gainontzeko ikastetxeekin batera ENERGIAren gaia landu dugu A2030 programan.
Anaitasuna Ikastolan abillak gara herrian antolatzen diren ekintza kulturaletan parte hartzen. Asko eta asko dira, Ikastolako langileekin batera azoka prestatzen aktiboki parte hartzen dute familiak.
Ortuariak, gozoak, kosmetikako produktuak… etab luze batez betetako postu ederra antolatzen dugu..
Familien parte hartze zabala eta Ikastolarekin elkarlana ezinbestekoak dira San Martin azoka aurrera ateratzeko. Erabat boluntarioa izan arren esperientzia zoragarria izaten da, zinez!
Urteetan herriko beste talde batzurekin batera partekatzen dugun espazioan letxuga ederrak hazten zaizkigu! Ikastolako txikienak poz pozik ibiltzen dira erein-ureztatu-bedar txarrak kendu-ureztatu-uzta batu prozesuan lehen mailako baserritarren pare!