Urtero bezala ‘Eguen zuri’ eguneko ekintzek emango diote hasiera Inauteri festako egitarauari.  Ostegun honetan, otsailak 8, 16:00etan Orbe Kardinalaren plazan Oilarraren jokoa parte hartzeko aukera izango dute lehen hezkuntzako ikasleek. Aldez aurretik izena eman duten ikasleen artean zozketa egingo da parte hartzaileak aukeratzeko eta hauek begiak estalita plaza zeharkatu beharko dute ikusleen jarraibideen laguntzaz oilarraren figura gordetzen duen kutxara arte.

Gainera 17:30ean Xaiborrek plaza dantzan jarriko du plaza bere Diskofestarekin iluntzera arte.