Maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna izan da, eta gure ikastolak ere bat egin du aldarrikapen horrekin. 

Transfobiaren…

bifobiaren…

lesbofobiaren…

homofobiaren…

eta, oro har, heterosexualitatearen arau inposatutik kanpo dauden beste izateko, bizitzeko eta maitatzeko modurik onartzen ez duen

BAZTERKERIAREN KONTRA egin nahi dugu guk ere. 

Eta baita ERRESPETUAREN ETA  PERTSONEN ESKUBIDEEN ALDE ere. 

Badakigu horretarako asko daukagula ikasteko oraindik; ez-jakintasuna baita jarrera diskriminatzaile guztien hazia. Hezkuntzaren helburua bada ez-jakintasun hau ere aldatzea. Eta eskola denok osatzen dugu: ikasleek, irakasleek eta ikastetxeko bestelako langileek, gurasoek eta senideek, auzoko jendeak, erakundeek,… hori dela eta, ikastera gonbidatzen zaituztegu hemendik!

Guk, ikasteaz gain, oso ondo pasatu dugu Yogurinha Borova artistarekin! 

Zuek ere jarraitu nahi duzue errespetuaren eta eskubideen alde egiten? Egingo dugu elkarrekin bazterkeriaren kontra?