Ostegun honetan LH1eko ikasleak Arantzazura joan ginen egun pasa. Parketxea bisitatu genuen eta ibilbidetxo bat egiteko denbora ere eman zigun. Bertako giden laguntzaz Aizkorri-Aratza natura parkeak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera izan genuen.

Nahiz eta eguraldi kaxkarra suertatu asko disfrutatu genuen egunaz.