*Mundu honetan denok desberdinak gara, baina berdin begiratu beharko liguke munduak denoi. *
AUTISMOAREN IKUSGARRITASUNAREN EGUNA ospatu dugu azken astean, begira:
Hainbat gauza ikasi ditugu ekintza hauen bitartez:
1. Gazteleraz, “TEA” edo “Trastorno del Espectro Autista” deitzen diote mediku batzuek; baina autista askok diote ez dela nahaste bat, ezta gaixotasun bat ere: izateko modu bat da, eta beste batzuk bezain balidoa!
2. “Espektroa” esaten zaio, euskaldun edo neska izateko hainbat modu dauden bezala, autista izateko makina bat forma daudelako. Autista izateko adina kolore daude autismoaren espektro zabalean!