Ostegunean, azaroaren 9an, Kortezubiko Basondo animalien babes-lekuan izan ginen LH3 eta Tximeleta Gelako ikasleak. Euskal Herriko basoko ekosistema hobeto ezagutzeaz gain, etxeko animalia eta animalia basatiak desberdintzen ikasi genuen, besteak beste. Bisita ostean Muxikako frontoian bazkaldu eta ederki jolastu ginen.