ORIOKO BARNETEGIRA 6.MAILAKO IKASLEAK

Oporrak amaitu dira eta ikasturte berriari ekiteko garaia iritsi zaigu! Aurten ere gauza pila bat ikasiko ditugu, baina, batez ere, elkarrekin primeran pasatzea izango da gure helburuetako bat!

Eta zer hoberik ikasturteari hasiera emateko abentura eder batekin baino? 

Irailaren 16tik 18ra, seigarren mailako ikasle eta irakasleok Orioko barnetegira joango gara. Hiru egun hauetan, Orioko eta Zarauzko txokoak ezagutuko ditugu eta hainbat jarduera dibertigarri egingo ditugu. Besteak beste, kayak eta surf probatzeko aukera izango dugu! 

Beraz, motxilak prestatu, gogoa piztu eta energia guztiarekin etorri… abentura hastear dago! 

Primeran pasatuko dugu!!!