Gaur Nahikari Gabilondo idazlea izan dugu ikastolan Idazleak ikastetxeetan programaren baitan. Ikasleen irakurketa-zaletasuna bultzatu eta euskal idazleen lanak ezagutzera ematea da ekimen honen helburua.

4. mailako ikasleek Tximeletak eta Goxokiak liburua irakurri dute eta idazlearekin solasean aritu dira. Ikasleek prestatuta zituzten galdera guztiak erantzun ditu eta baita beraien liburuak sinatu ere.

Eskerrik asko, Nahikari eta hurrengora arte!