Otsaileko atarira iritsita Inauteriek harrapatu gintuzten! Mozorroak jantzi, penak erantzi, eta kalejira batean atera ginen. Haur txikienek beren dantzak erakutsi zizkiguten eta handiagoek, aldiz, aretoa doinuz eta mugimenduz bete zuten.

Photocall-etik pasatu ziren inauterietan Anaitasuna ikastolako ikasleak! Eta, zer nahi duzue esatea… hain gaude harro gure ikasleez, mural digital bat egin nahi izan dugula beren argazkiekin, hemen ikusgai egon daitezen! Zer iruditzen?