Anaitasuna Ikastolan, joan zen astean zehar eta batik bat, ostiralean, martxoaren 6an, ekintza bereziak egin genituen, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Orain arte lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, ezinbestekoa da berdintasunean eta errespetuan hezten duen, estereotipoak baztertzen dituen eta askatasunean eta duintasunean oinarritutako harremanak sustatzen dituen ikastola eta ondorioz, gizartea aldarrikatzea. Horretarako, beste jarduera batzuen artean, HHko umeek haientzako hurbilekoak eta esanguratsuak diren emakumeak omendu dituzte beraien argazki eta marrazkiekin horma-irudi bat osatuz. LHkoek, berriz, historian zehar ospetsu eta esanguratsuak izan direnak, hausnarketa desberdinak sustatuz.

Eskolako ikasle guztiek ekimenean parte hartu zuten. Hona hemen eguna laburbiltzen duen bideoa: