Otsailaren 2tik 5era, LH6ko ikasleak Sukarrietan egon gara Biodibertsitateari buruzko proiektua lantzen. Horri esker, gure inguruan ditugun erreka, padura, eta hondartza bezalako ekosistema ezberdinak bertatik-bertara aztertzeko parada izan dugu. Hori gutxi ez, eta, sukaldaritza, zeramika, argazkilaritza, enkuadernaketa edota kosmetika bezalako tailerrak burutzeko aukera izan dugu egunotan zehar.
Primeran pasatu dugu eta azken gaueko diskofestarekin bukaera ederra eman diogu asteari!
LASTER ARTE SUKARRIETA!





