Datorren igandean, otsailaren 4an Artarrai mendi taldeak hamahirugarren Zuhaitz Eguna antolatuko du eta Anaitasuna Ikastolak bat egiten du ekintza horrekin. Goizeko 10:00etan plazan elkartuko gara.

Mendizaleak eta  natura babestu nahi dugunak (ume, gazte zein heldu)  Joxion , Sallabente auzoaren gainean, 400 zuhaitz inguru landatuko ditugu. Gehienak pagoak izango dira, baina haritzak, intxaurrondoak, gereziondoak, hurritzak eta urkiak ere izango ditugu.

 

Ekintza honen bidez ARTARRAIk  eta IKASTOLAK zuhaitzek gizadiarentzat  duten garrantzia nabarmendu eta  natur guneak babestu beharraz herritarrak , (  umeak batez ere) kontzientziatu nahi ditugu.

 

Kontuan izan behar dugu   basoek  gure planetan duten eragina, besteak beste: CO2-aren isurketen aurka, negutegi efektuaren eraginean, basamortutze prozesuan, bioaniztasunari eustean, ur eta airearen kalitatearen kontrolean ….

Etor zaitezte ekintza honetan parte hartzera!